FRUTA SALTZAILEAK
Asteartean Edurne eta Rosa fruta saltzaileak etorri ziren. Frutak gure eguneroko elikaduran duen garrantziaz hitz egin zuten. Baita ere beraien egunerokoan lana nolakoa den azaldu ziguten eta erosketak egiteko garaian kontutan hartzeko aholkuak eman zizkiguten. Bukatzeko fruta goxo-goxoa gosaldu genuen, eskerrik asko!